Tokian tokikoa den eta naturari lotuagoa dagoen ekonomia bateranzko aldaketa ez da arazoa, aukera baizik. Hala dio Bizi! mugimenduak eskatutako behin-behineko txosten batek, zeina Jose Ramon Becerra ingeniariak eta Equo alderdi ekologistako kideak koordinatu baitu. Txostenaren arabera, begirune klimatikoaren aldeko egokitzapen hori eginez gero, 10.000 lanpostu baino gehiago sor daitezke Ipar Euskal Herriko lurraldeetan.