Frantziako Asanbleak behin betiko onartu du erregioen mapa berria (abenduaren 17an konfirmatu zuten), eta horrek kezka areagotu du Ipar Euskal Herriko biztanleriaren sektore askotan. Izan ere, euskal lurralde kontinentalek indarra galtzeko arriskua dute; Akitania, Poitou-Charentes eta Limousinek osatutako erregio handi berrian.
Frantziako erregio mapa berriak administrazioan kostu asko aurreztea du helburu, baina gaur egungo 22 erregioetatik 13ra igarota, erabakiak hartzeko eremua herritarrengandik urrunduko da. Ipar Euskal Herriak Akitanian zuen pisu demografikoa txikia zen lehendik ere, eta orain areago txikituko da, Frantziako estatuko azalera handieneko makroerregioaren parte izatera igaroko baita.
Administrazio erreforma honek baditu zalaparta eragin duten beste alderdi batzuk; esaterako, tokiko mankomunitateek 20.000 biztanle izan beharko dituzte gutxienez. Aldaketa horrek nabarmen murrizten du erregio kontseiluen kopurua, eta hurrengo urteetan administrazio gastuetan 12.000 eta 25.000 milioi euro artean aurreztea du helburu, Hollande presidenteak jakinarazi duenez. Erreforma 2016ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Informazio gehiago:
Nola deituko da gure erregioa?