Europar Batzordeak Landa Garapenerako Programa (LGP) zabala onartu berri du. 24 ekimen daude programaren barruan, EBko hamar estatutan zabalduko direnak: Bulgaria, Errumania, Suedia, Alemania, Italia, Kroazia, Erresuma Batua, Irlanda, Txekiar Errepublika eta Espainiako Estatua. Programak 27 mila milioi euroko aurrekontua du, 2020ra arte. Europako landa eremuak modernizatzea da helburua, bai eta nekazal sektorearen lehiakortasuna hobetzea, paisaia eta klima zaintzea eta landa inguruetako bizi kondizioak sendotzea ere, bizirik iraun dezaten.