Gure herria zertan da? Norantz doa? Nolakoa beharko luke biharko Euskal Herria?
Atal honetan gure herriaren egiturazko auzietan sakontzen duten ahotsak bildu nahi ditugu, Euskal Herriaren etorkizunerako ekarpenak egiten dituztenak.
- ELKARRIZKETA: Hilean behin etorkizunari begira jarriko gara, eta biharko Euskal Herriaz mintzatuko gara aditu desberdinekin.
- BI AHOTS: Ariketa honetan, gai baten inguruan gogoeta edo analisia egin dezatela eskatuko diegu bi adituri, bakoitzak bere begietatik begira diezaion. Gai orok ertz desberdinak baititu.
- BILDUMA: Gure herriaz, eta, batik bat, gure ekonomiaz eta gizarteaz, idazten direnen hautapen bat ekarriko dugu hona.